La historia de un club que se atrevió a ser grande
Exposición Virtual
11 fotografías
Textos y selección de fotografías: Rubén Gazapo

El cambio de década de los años 80 a los 90 del Siglo XX significó para el Baskonia algo más que pasar la página del calendario.

El club azulgrana que celebró sus primeros 25 años de historia logrando el Trofeo Asociación en mayo de 1985 y pocos meses después vivía su primera experiencia europea en la Copa Korac, comenzaba a creerse que sus aspiraciones deportivas podrían ser más ambiciosas.

Resultó clave la llegada de un patrocinador que compartió los mismos objetivos de crecimiento y filosofía de desarrollo comercial. ... [leer más]

1.- RELEVO DE CAPITANÍA
     El 20 de septiembre de 1988 se celebró un más que merecido homenaje a una de las leyendas del Baskonia y del baloncesto Alavés.
     Iñaki Garaialde colgaba las botas y recibió el cariño de la afición en un Mendizorrotza lleno a rebosar. Entre ellos un millar de niñas y niños que tanto aprendieron del número 5 del Baskonia en su escuela de baloncesto y de sus alumnos del colegio San Prudencio.
     Iñaki daba el testigo a su compañero y socio Alberto Ortega, también formado en San Viator, que tomaba la capitanía de un Taugrés con renovadas ambiciones.

Alberto Ortega (15) con Iñaki Garaialde durante su homenaje (20 de septiembre de 1988).
Colección L&P Fotógrafos ATHA-LYP-NP135-00842-05-06

1.- KAPITAINTZAREN ERRELEBOA
     1988ko irailaren 20an, benetan merezitako omenaldia egin zioten Baskoniako eta Arabako saskibaloiko mitoetako bati.
     Iñaki Garaialdek botak eseki zituen, eta zaleen maitasuna jaso zuen jendez lepo zegoen Mendizorrotza batean. Zaleen artean, mila haur inguru zeuden, saskibaloi-eskolan izugarri ikasi zutelako Baskoniako 5 zenbakiarengandik; batzuk, gainera, San Prudencio ikastetxeko ikasleak zituen.
     Iñakik San Viatorren ikasitako Alberto Ortega adiskide eta kideari eman zion lekukoa, eta asmo berriak zituen Taugres baten kapitaintza hartu zuen.

Alberto Ortega (15) Iñaki Garaialderekin, omenaldian (1988ko irailaren 20a).
L&P Fotógrafos Bilduma: ATHA-LYP-NP135-00842-05-06

2.- ADIÓS A LA MODESTIA. LOS FICHAJES DE SIBILIO Y RIVAS
    En el último año del Taugrés en Mendizorrotza, Baskonia irrumpió en el mercado de fichajes del verano de 1989 con la llegada de una de las estrellas del baloncesto nacional, Chicho Sibilio procedente del F.C Barcelona, y la apuesta de futuro con Ramón Rivas.
    Rivas era un pívot puertorriqueño de 22 años que contaba con experiencia NBA en los legendarios Celtics de Boston. Llegaba a Vitoria para ser uno de los pilares del club.
    Los resultados durante esa temporada no salieron del todo bien, y antes de acabar 1989 se produjo el cese de Manu Moreno. ... [leer más]

Plantilla del Taugrés Baskonia 89/90 con Zeljko Pavlicevic (6 de enero de 1990).
Colección L&P Fotógrafos ATHA-LYP-NP120-01159-00-06

2.- AGUR APALTASUNARI. SIBILO ETA RIVASEN FITXAKETAK
    Taugresek Mendizorrotzan egin zuen azken urtean, Baskonia indarrez sartu zen 1989ko udako fitxaketa-merkatura: Espainiako saskibaloiko izarretako bat iritsi zen, Chicho Sibilo (F.C. Bartzelonatik), eta etorkizunera begirako apustu irmoa egin zen Ramón Rivas fitxatuta.
    Rivas 22 urteko pibot puertorricarra zen, eta eskarmentu handia zuen, NBAn aritu baitzen Bostoneko Celtics ospetsuan. Klubaren zutabeetako bat izateko iritsi zen Gasteizera.
    Denboraldi hartako emaitzak ez ziren oso borobilak izan, eta, amaitu aurretik, 1989an, Manu Morenok kargua utzi zuen. ... [irakurri gehiago]

Taugres Baskoniaren 89/90eko plantilla, Zeljko Pavlicevic-ekin (1990eko urtarrilaren 6a).
L&P Fotógrafos Bilduma: ATHA-LYP-NP120-01159-00-06

3.- LOS ÚLTIMOS PARTIDOS EN MENDI
    El 29 de abril de 1990, el Baskonia logró el pase a los playoffs de la Liga ACB tras ganar al Pamesa.
    Tras el partido se celebró un homenaje por parte de la peña Indar Baskonia al jugador Ralph McPherson y se entregó el Trofeo San Prudencio al club vitoriano por parte de Fernando Buesa y Alberto Ansola, como máximos representantes de la Diputación Foral de Álava.
    Una semana después, el pabellón de Mendizorrotza vio su último partido del Baskonia en competición oficial. Fue en el segundo encuentro de la serie de cuartos de final frente al Real Madrid.
    El Taugrés caía eliminado (93-100) y ponía fin a 21 años de trayectoria en este recinto municipal.

Salto inicial en el encuentro entre el Taugrés y Pamesa (29 de abril de 1990).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP120-01221-48-01

3.- MENDIKO AZKEN PARTIDAK
    1990eko apirilaren 29an, Baskoniak ACB ligako play-offetara sartzea lortu zuen, Pamesari irabazi ondoren.
    Partidaren ostean, Indar Baskonia lagunarteak omenaldia egin zion Ralph McPherson jokalariari, eta Fernando Buesak eta Alberto Ansolak San Prudentzio trofeoa eman zioten klub gasteiztarrari, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari goren gisa.
    Astebete geroago, Mendizorrotzako pabiloiak Baskoniaren azken partida ikusi zuen, lehiaketa ofizialeko azken partida. Final-laurdenen bigarren partida izan zen, Real Madrilen aurkakoa.
    Taugres kanpoan geratu zen (93-100), eta udal-esparru horretan egindako 21 urteko ibilbidea amaitu zen.

Hasierako jauzia, Taugresen eta Pamesaren arteko partidan (1990eko apirilaren 29a).
L&P Fotógrafos Bilduma: ATHA-LYP-NP120-01221-48-01

4.- LA TRANSFORMACIÓN DE LA PLAZA DEL GANADO
    Finalizada la temporada 89/90 no estaba aún resuelto el debate político entre los partidarios de la ampliación del aforo de Mendizorrotza o acondicionar otro recinto de juego. Se barajaron instalaciones como la antigua Plaza de Toros o el recién estrenado Centro Cívico Europa.
    Josean Querejeta y su directiva se decantaba por acondicionar el recinto ferial de Betoño, conocido popularmente como la Plaza del Ganado. Este espacio había sido construido a finales de los años setenta para albergar el mercado ganadero más importante del Sur de Europa. ... [leer más]

Feria Tecnitaller 1986 en el Recinto Ferial de Betoño.
Colección Diputación: ATHA-DIP-PP-05475

4.- GANADU PLAZAREN ERALDAKETA IRAUTEA
    89/90eko denboraldia amaitutakoan, artean ebatzi gabe zegoen Mendizorrotzako edukiera handitzearen edo beste joko-esparru bat moldatzearen arteko eztabaida politikoa. Hainbat instalazio aztertu zituzten; hala nola, Zezen Plaza zaharra edo Europa gizarte-etxe estreinatu berria.
    Josean Querejetak eta bere zuzendaritza-taldeak Betoñuko azoka-esparrua egokitu nahi zuten (eskuarki, Ganaduaren plaza esaten zioten). 70eko hamarkadaren amaieran eraiki zuten, Europaren hegoaldeko abeltzaintza-merkatu garrantzitsuenari tokia egiteko. ... [irakurri gehiago]

1986ko Tecnitaller azoka, Betoñuko azoka-esparruan.
Aldundia bilduma: ATHA-DIP-PP-05475

5.- EL BASKONIA ESTRENA SU NUEVA CASA
    El 15 de septiembre de 1990 se inaugura el nuevo Pabellón Araba con el partido amistoso entre el Taugrés Baskonia y el Atlético Madrid Villalba.
    Fue el Diputado General, Fernando Buesa Blanco quien realizó el saque de honor entre el pívot baskonista, Ramón Rivas y el rojiblanco Javier Gorroño en el centro de la pista.
    El pabellón se acondicionó en apenas dos meses de obras, y aunque durante los primeros meses de competición se fue rematando la transformación. Se inició con éxito una nueva era en la que Baskonia, vio como su nuevo hogar se quedaba pequeño para acoger a su entregada afición.

Saque de honor del Diputado General de Álava, Fernando Buesa, en la inauguración del pabellón Araba (15 de septiembre de 1990).
Colección Diputación: ATHA-DIP-PP-07127

5.- BASKONIAK ETXE BERRIA ESTREINATU ZUENEKOA
    1990eko irailaren 15ean, Araba pabiloi berria inauguratu zuten, Taugres Baskoniaren eta Atlético Madril Villalbaren arteko lagunarteko partidarekin.
    Fernando Buesa Blanco diputatu nagusiak egin zuen ohorezko sakea Ramón Rivas pibot baskonistaren eta Javier Gorroño zuri-gorriaren artean, pistaren erdi-erdian.
    Pabiloia bi hilabete eskasetan egokitu zuten, eta, norgehiagokaren lehenengo hilabeteetan, azken ukituak eman zizkioten eraldaketari. Garai berri arrakastatsu bat abiatu zen, eta Baskoniak argi ikusi zuen etxe berria txiki geratzen ari zela zale amorratuei aterpe emateko.

Coloniales Ulibarri en la calle Francia, 8 (1953)
Diputación bilduma: ATHA-DIP-PP-07127

6.- EL TAUGRÉS ENTRE LOS GRANDES DE LA LIGA ACB
    De la mano del técnico norteamericano Herb Brown y de jugadores como Joe Arlauckas, Pablo Laso, Ramón Rivas, Chicho Sibilio o Marcelo Nicola entre otros, el Baskonia firma su dos mejores clasificaciones en la Liga ACB alcanzando de manera consecutivas las semifinales durante los cursos 90/91 y 91/92.
    Sin olvidar el tercer puesto conseguido en la Copa del Rey que tuvo A Coruña como sede en 1993, en la que Joe Arlauckas fue premiado con el galardón de MVP.
    Además, el Taugrés comienza a participar de manera habitual en las competiciones europeas.

La plantilla del Taugrés Baskonia con el Diputado General. Alberto Ansola en el Santuario de Estibaliz (8 de septiembre de 1992).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP120-02010-02-06

6.- TAUGRES, ACB LIGAKO HANDIEN ARTEAN
    Ipar Amerikako Herb Brown teknikariaren eta, besteak beste, Joe Arlauckas, Pablo Laso, Ramón Rivas, Chicho Sibilio edo Marcelo Nicola jokalarien eskutik, Baskoniak inoizko bi sailkapen onenak lortu zituen ACB ligan, eta elkarren segidan iritsi zen finalerdietara, 90/91ko eta 91/92ko denboraldietan.
.     Halaber, ez dugu ahaztu behar hirugarren postua lortu zuela 1993ko Errege Kopan, Coruñan, non Joe Arlauckasek MVP saria jaso baitzuen. .
    Era berean, Taugres ohikotasunez hasi zen Europako lehiaketetan parte hartzen.

Taugres Baskoniako jokalariak, diputatu nagusiarekin. Alberto Ansola, Estibalitzeko santutegian (1992ko irailaren 8a).
L&P Fotógrafos bilduma: ATHA-LYP-NP120-02010-02-06

7.- 1994 EL AÑO DEL "BOOM" BASKONISTA
    La temporada 93/94 supuso uno nuevo impulso en el crecimiento deportivo del Taugrés Baskonia, ya bajo la dirección técnica de Manel Comas, se unen al equipo el escolta croata Velimir Perasovic con un gran palmarés internacional y el ex-NBA, Ken Bannister en la posición de pívot.
    La columna vertebral de la escuadra gasteiztarra sigue formada por Pablo Laso, Marcelo Nicola, Ramón RIvas y Santi Abad.
    Los resultados del Taugrés llevaron al bloque azulgrana a disputar dos finales en poco más de una semana. Jugó su primera final de Copa del Rey en la edición celebrada en Sevilla. Para ello tuvo que batir a dos clásicos del baloncesto nacional como fueron Joventut de Badalona y Estudiantes, con susto incluido por la accidentada caída de Nicola tras un mate en la canasta rival. ... [leer más]

Aspecto del Pabellón Araba en el primer partido de las semifinales de la Recopa de Europa entre el Taugrés y Cholet (17 de febrero de 1994).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP120-02585-01-02

7.- 1994, BOOM BASKONISTAREN URTEA
    93/94ko denboraldiak beste bultzada bat eman zion Taugres Baskoniaren kirol-hazkundeari, Manel Comasen zuzendaritza teknikoaren pean jada. Taldera, nazioartean palmares handia zuen Velimir Perasovic eskolta kroaziarra eta NBAn aritutako Ken Bannister sartu ziren, azken hori pibot-posizioan.
    Oraindik ere, Pablo Lasok, Marcelo Nicolak, Ramón Rivasek eta Santi Abadek osatzen zuten eskuadra gasteiztararen bizkarrezurra.
    Taugresen emaitzei esker, bloke gorri-urdinak bi final jokatu zituen astebete pasatxoan. Errege Koparen lehenengo finala jokatu zuen, Sevillan egindako edizioan. Horretarako, Espainiako saskibaloiko bi klasiko garaitu behar izan zituen, Badalonako Juventut eta Estudiantes, susto eta guzti, Nicolak ezusteko erorikoa izan baitzuen aukako saskian mate bat egin eta gero. ... [irakurri gehiago]

Araba pabiloiaren itxura, Europako Kopa-txapeldunen Koparen finalerdietan, Taugresen eta Choleten arteko partidan (1994ko otsailaren 17a).
L&P Fotógrafos bilduma: ATHA-LYP-NP120-02585-01-02

8.- CAMPEONES DE COPA DEL REY
    La temporada 94/95 tuvo un desarrollo bastante similar a la anterior. El Taugrés apenas alteraba su plantilla, salvo el destacado cambio de jugador estadounidense, se marchó Bannister pero llegaba Kenny Green, un ala-pívot con mayor capacidad atlética.
    El equipo de Manel Comas firmó una de sus mejores campañas en la fase regular de la Liga ACB, en la que acabó en tercera posición. Antes, entre los meses de febrero y marzo, la afición azulgrana se acostumbraba a volver a ver al Taugrés disputando dos finales seguidas.
    En la Copa del Rey, con sede en Granada, el Baskonia vuelve a deshacerse del Joventut en la primera eliminatoria, en semifinales batió al Real Madrid de Zeljko Obradovic y en la Final se mide a un equipo de potencial similar, al Amway de Zaragoza. ... [leer más]

Plantilla del Taugrés Baskonia con el trofeo de la Copa del Rey de 1995 (29 de marzo de 1995).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP120-03013-04-02

8.- ERREGE KOPAKO TXAPELDUNAK
     94/95eko denboraldia aurrekoa bezalatsu joan zen. Taugresek ez zuen plantilla ia batere aldatu, jokalari estatubatuarraren aldaketa kenduta: Bannister-ek alde egin zuen, baina Kenny Green iritsi zen, ahalmen atletiko handiagoko hegal-pibota.
    Manel Comasen taldeak kanpainarik onenetako bat egin zuen ACB ligaren fase erregularrean, eta hirugarren geratu zen. Aurretik, otsailean eta martxoan, zale gorri-urdinek elkarren segidako bi final jokatzen ikusi zuten berriro ere Taugres.
    Errege Kopan (Granada izan zen egoitza), lehenengo kanporaketan, Baskoniak kanpoan utzi zuen Joventut beste behin ere; finalerdietan, Zeljko Obradovic-en Real Madrili gailendu zitzaion, eta, finalean, antzeko potentzia zuen talde batekin lehiatu zen, Zaragozako Amwayrekin. ... [irakurri gehiago]

Taugres Baskoniako jokalariak, 1995eko Errege Kopako garaikurrarekin (1995eko martxoaren 29a).
L&P Fotógrafos bilduma: ATHA-LYP-NP120-03013-04-02

9.- A LA TERCERA FUE LA VENCIDA
    El ejercicio 95/96 no fue tan brillante para el Taugrés. El equipo de Comas perdía a jugadores importantes en los años anteriores, como Pablo Laso y Santi Abad que ficharon por el Real Madrid, también a Kenny Green que tras una importante lesión en el mes de diciembre se quedaba fuera de juego el resto de la temporada.
    Tras las dos finales europeas disputadas entre 1994 y 1995, la FIBA eligió a Vitoria-Gasteiz como sede de la Final de la Recopa de Europa. No lo tuvo fácil el Taugrés que estuvo cerca de quedarse fuera a las primeras de cambio. Pero una serie de carambolas y resultados favorables, clasificaron a los alaveses para disputar las semifinales ante el histórico Dynamo de Moscú. ... [leer más]

Plantilla del Taugrés Baskonia con el trofeo de la Recopa de Europa (3 de abril de 1996).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP120-03419-03-06

9.- HIRUGARRENEAN IRITSI ZEN GARAIPENA
    95/96 ekitaldia ez zen hain bikaina izan Taugresentzat. Comasen taldeak aurreko urteetan garrantzitsuak izandako jokalari batzuk galdu zituen; adibidez, Pablo Laso eta Santi Abad, Real Madrilen sartu baitziren, eta Kenny Green, abenduan izandako lesio handi batek jokoz kanpo utzi baitzuen denboraldi osorako.
    1994tik 1995era bitartean lehiatutako bi final europarren ostean, FIBAk Gasteiz aukeratu zuen Europako Kopa-txapeldunen Kopako finalaren egoitza izan zedin. Taugresek ez zuen erraz eduki, lehen unean kanpoan geratzeko zorian egon baitzen. Halere, zenbait karanbolari eta aldeko emaitzei esker, arabarrak sailkatu ziren finalerdiak Moskuko Dynamo historikoarekin lehiatzeko.
... [irakurri gehiago]

Taugres Baskoniako jokalariak, Europako Kopa-txapeldunen Kopako garaikurrarekin (1996ko apirilaren 3a).
L&P Fotógrafos Bilduma: ATHA-LYP-NP120-03419-03-06

10.- EL DEBUT EN LA EUROLIGA FIBA Y LA PRIMERA AMPLIACIÓN DEL PABELLÓN ARABA.
    La campaña 98/99 fue la del debut del Baskonia en la Euroliga, la organizada por FIBA. El subcampeonato de Liga ACB de la temporada anterior tuvo como recompensa la clasificación a la máxima competición internacional por primera vez en la historia del club.
    El Baskonia se estrenaba en la élite europea y el pabellón Araba acometió su primera gran ampliación.
    En diciembre de 1998 se dispuso de la nueva versión de un recinto más moderno y con el doble de capacidad: 9.200 asientos. El pabellón se rebautizó como Araba Arena.
    Un cambio de denominación que dejaba bien claras las intenciones de Saski Baskonia por adentrarse en el baloncesto del Siglo XXI, antes de tiempo.

Partido entre Tau Cerámica y Estudiantes durante la ampliación del aforo del Araba Arena (4 de octubre de 1998).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP120-04323-00-23

10.- FIBA EUROLIGAKO DEBUTA ETA ARABA PABILOIAREN LEHENENGO ZABALPENA.
    98/99ko kanpainan, FIBAk antolatzen duen Euroligan estreinatu zen Baskonia. ACB ligaren aurreko denboraldiko txapelketan egindako lanak, ordain gisara, nazioarteko lehiaketa gorenerako sailkatu zuen taldea, historian lehen aldiz.
    Baskonia Europako elitean estreinatu zen, eta Araba pabiloia lehen aldiz handitu zuten.
    1998ko abenduan, esparru modernoago bat zuten jada, edukiera bikoitzekoa: 9.200 eserleku. Pabiloia Araba Arena izendatu zuten.
    Izen-aldaketak oso argi utzi zuen Saski Baskoniak XXI. mendeko saskibaloira sartzeko asmoa zuela, garaia iritsi aurretik.

Tau Cerámicaren eta Estudiantesen arteko partida, Araba Arenaren edukiera handitzen ari zirela (1998ko urriaren 4a).
L&P Fotógrafos Bilduma: ATHA-LYP-NP120-04323-00-23

11.- LA SEGUNDA COPA DEL REY
    Antes de cerrar su primera participación en la Euroliga, el Tau Cerámica Baskonia se proclamó por segunda vez en su historia campeón del torneo del K.O, en la edición celebrada en el Pabellón de La Fuente de San Luis de Valencia entre el 29 de enero y el 1 de febrero de 1999.
    El equipo entrenado por Sergio Scariolo tuvo que batir al Pinturas Bruger Joventut en cuartos de final, y al Real Madrid en semifinales.
    En la final el Tau Cerámica se midió al Caja San Fernando de Sevilla, tuvo que remontar once puntos en contra tras el descanso para conquistar el título gracias a un magistral Elmer Bennett. El base baskonista fue nombrado el MVP de la Copa.
    El club completaba así una década que había transformado al equipo de Vitoria en un proyecto consolidado, competitivo y ambicioso, preparado para dar el salto al baloncesto de primer nivel europeo en el Siglo XXI.

Sergio Scariolo levanta el trofeo de campeón de la Copa del Rey de 1999 en recibimiento en la Plaza Virgen Blanca (2 de febrero de 1999).
Colección L&P Fotógrafos: ATHA-LYP-NP135-04412-07-19

11.- BIGARREN ERREGE KOPA
    Euroligan lehen aldiz parte hartu zuen urtean, Tau Cerámica Baskoniak KO txapelketa irabazi zuen historian bigarren aldiz, 1999ko urtarrilaren 29tik otsailaren 1era Valentziako Puente de San Luis pabiloian egindako edizioan.
    Sergio Scariolok entrenatzen zuen taldeak Pinturas Bruger Joventut garaitu behar izan zuen final-laurdenetan, eta Real Madril finalerdietan.
    Finalean, Tau Cerámica Sevillako Caja San Fernandorekin lehiatu zen: hamaika puntuko aldea zegoela, Tauk buelta eman zion markagailuari atsedenaldiaren ondoren, Elmer Bennett maisuari esker, eta titulua bereganatu zuen. Baskoniako joko-antolatzailea Kopako MVP izendatu zuten.
    Klubak, hamarkada batean, Gasteizko taldea proiektu sendo, lehiakor eta asmo handikoa bihurtu zuen, XXI. mendeko Europako goi-mailako saskibaloira jauzi egiteko prest zegoena.

Sergio Scariolo 1999ko Errege Kopako txapeldunen trofeoa altxatzen, Andre Maria Zuriaren plazako harreran (1999ko otsailaren 2a).
L&P Bilduma: ATHA-LYP-NP135-04412-07-19

Fuentes:

Rubén Gazapo Ramos es coautor, con Sergio Vegas, de la obra Memoria Baskonista publicado en 2013. Colabora habitualmente en Gasteiz Hoy y en el espacio de Deportes de COPE Vitoria. Es autor del proyecto 75ers “La Memoria del Baloncesto Alavés” en colaboración con Roberto Arrillaga.
    Es responsable de la web www.baskonistas.com desde 2001.